XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Nekazaritza Saila

Zerbitzu Orokorrak

Uztailaren 23ko 4.583/1992 FORU AGINDUA, Bizkaiko Herrialde Historikoko ehizarako aldi baliogarriak eta 1992/1993.eko ehizaldirako ezarri edo luzatzen diren geben bereziak finkatzen dituena.

Ehizari buruzko 1970.eko apirilaren 4eko Legean eta berau aplikatzeko 1971.eko martxoaren 25eko Araudiko, hurrenez hurren, 23 eta 25. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta Naturguneen eta Flora eta Fauna Basatien Artapenerako martxoaren 27ko 4/1989 Legean xedatutakoa gogoan izanik, hala nola Europar Elkarteen Kontseiluaren 409/79 Zuzentarauean, Europako baso bizitzaren eta natur ingurunearen artapenari buruzko Bernako 1979.eko irailaren 19ko Hitzarmenean eta Espainiar Estatuak gai honetaz sinatutako gainerako hitzarmenetan aurrikusitakoa gogoan izanik, bidezkoa gertatzen da ehiza ustiapenerako izan daitezkeen espezieak ehizatzeko epe baliogarriak mugarritzea, haien populazioak 1992-93.eko kanpaian zehar babestu eta hobetzearekin bateragarria dena, eta helburu horien ziozko arauak eta mugapenak ezartzea.

Horrenbestez, 1992.eko ekainaren 18an horretarako bildu zen Ehizarako Lurralde Kontseiluari entzun ondoren, eta Autonomi Elkartearen Baterako Erakundeen eta haren Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko Legeko 7.b)3. artikuluan ezarritakoari doakiola, Bizkaiko Herrialde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko Foru Araueko 39 eta 64. artikuluetan gai honi buruz iratxikitako funtzioak direla bide, hauxe XEDATU DUT:

1. artikulua.- Ehizarako egun, ordutegi eta aldiak.

1.1. Bizkaiko Herrialde Historikoan ehizean egiteko egun baliogarriak, orohar, aldi baliogarriaren barruko ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetara mugatuko dira.

1.2. Ehizarako ordutegi baliogarria, eguzkia sortu baino ordubete lehenagotik sartu baino ordubete lehenagora bitartekoa izango da, ordutegiok egunsenti eta ilunabarren egutegitik hartuta.

1.3. 1992/93. ehizaldirako ehizean egiteko aldi baliogarriak, adieraziko diren salbuespenak salbuespen, hauexek izango dira:

1.3.1. Ehiza xehea, orohar: urriaren 11tik urtarrilaren 31ra bitartean.

Ehiza xeheko talde honen barruko espezieak hauexek dira: Antzara hankagorrizta (Anser anser), Ahate txistularia (Anas penelope), Ipar-ahatea (Anas strepera), Zertzeta arrunta (Anas crecca), Basahatea (Anas platyrhychos), Ahate buztanluzea (Anas acuta), Uda zertzeta (Anas querquedula), Ahate mokozabala (Anas clypeata), Murgilari arrunta (Aythya ferina), Murgilari mottoduna (Aythya fuligula), Eper gorria (Alectoris rufa), Galeperra (Coturnix coturnix), Faisan arrunta (Phasianus colchicus), Kopetazuri arrunta (Fulica atra), Hegabera (Vanellus vanellus), Istingor txikia (Lymnocryptes minimus), Istingor arrunta (Gallinago gallinago), Oilagorra (Scolopax rusticola), Haitz-usoa (Columba limia), Txoloma (Columba oenas), Pagausoa (Columba palumbus), Usapala (Stretopelia turtur), Durdula (Turdus pilaris), Birigarro arrunta (Turdus philomelos), Birigarro txikia (Turdus iliacus), Garraztarroa (Turdus viscivorus), Araba zozo beltza (Sturnus unicolor), Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris), Mika (Pica pica), Bele txikia (Corvus monedula), Bele txanoduna (Corvus corone), Azeria (Vulpes vulpes), Erbi iberiarra (Lepus capensis), eta Untxia (Oryctolagus cuniculus).